external image 750px-PA-284.svg.png
external image 220.jpg


Bakoitza punta batean... bakarren batek pentsatuko du haserre daudela. Ez ba! 220 eta 284 oso lagunak diren bi zenbaki dira. Gauza asko partekatzen dituzte, ipuin bat ere bai!

Udazkeneko egun haizetsu batean Ruben eta Matilde Iruñeko hotelik handieneko pasiloan elkartu ziren. Rubenek ustekabean harrapatu nahi izan zuen Matilde eta ea zein logeletan zegoen galdetu zion. Matilderi ez zitzaion askorik gustatu Rubenen galdera, eta zuri ze axola zaizu! edo horrelako zerbait esan nahi izan zion, baina, isildu eta azkenean bere logelaren zenbakia esatea erabaki zuen: 284.

- 284? Ez da egia izango? -erantzun zion Rubenek harrituta. Ruben zenbaki zalea zen oso, izugarri gustatzen zitzaion zenbakiekin jolas egin eta beraien arteko loturak aztertzea. - Ni 220. logelan nago! Akaso ez duzu jakingo baina 284 eta 220 zenbakiek lotura oso bitxia eta polita dute beren artean. Joku txiki bat egingo dugu. Zuk pentsatu izan dezaketen harremanean, eta zerbait bururatzen zaizunean etorri lasai nire logelara. Atean jo, pentsatu duzuna kontatu eta asmatzen baduzu... ;-) ... - Rubenek begia kliskatu zion Matilderi.

Matildek gauak eta egunak daramatza bi zenbakien arteko loturaren bila. Zerbait bururatu zaio, adibidez, bi zenbakiak bikoitiak direla, baina, Rubenek ezetz esan dio, hori ez dela erantzun zuzena. Matilde jakin-minez dago eta irrikan, Rubenen logelara joan, erantzun zuzena asmatu eta Rubenek egingo dion oparia zein izango den jakiteko irrikan. Ea laguntzen diozuen!

Irati Goikoetxea