MATEMATIKA ETA NI



  • Matematika niretzat bizitzaren gauza asko azaltzen ditu eta bertan nire inspirazioa eta ideiak azaleratzen ditut. Julen Zapata


  • Bazen behin neskatila bat harizko pultserak egiten ikasi zuena. Egiten zituen bi korapiloetatik bat askatu egin behar izaten zuen, nahastu egiten zelako, korapilo politago bat egin nahi izaten zuelako... Aspaldian ez du pultserarik egin, baina, korapiloak egin eta korapiloak askatzen jarraitzen du matematikarekin. Irati Goikoetxea

  • Matematikak nire arazo psikologiko eta fisikoen erantzunak ezkutatzen ditu. Andrea Alduan

  • Problema bati aurre egin behar diodanean eta nola egin ez dakidanean, nire lagun batekin hitz egiten dut. Laguna, matematikako liburua bezala dela esan daiteke. Problema bat ebatzi behar dudanean eta nola egin ez dakidanean, matematikako liburura begiratzen dut bere laguntza izateko. Eider Irigoien

  • Zenbakiak nire bizitzako pistina betetzen duten euri-ura dira; nire burutik pasatzen diren galdera guztien erantzunen artean igeri egiteko pistina-infinitua. Amaia Navarro

  • Matematikak nire eguneroko bizitzan laguntzen didate:
    Kaixo! 3 kilo patata eta 2 kilo laranja, dendariak 6 euro direla esaten dit, baina nik nire buruan kalkuluak egiten ditut eta 5 euro direla ateratzen zait. Patata kiloa eta Laranja kiloa euro bat balio dutelako bakoitza. Jon Arrizibita

  • Matematika bizitzan daukadan jokurik dibertigarriena da. Matematika burutik pasatzen zaizkidan gauza guztiak ulertzeko daukadan baliabide bakarra da. Matematika nire etorkizuna izatea espero dut. Edurne Ipiña

  • Matematika egunerokoan erabiltzen dugun gauzarik garrantzitsua da, hizkuntzak bezalaxe, matematikei esker pentsatzen ikasten dugu eta iruzurrak sahiesten ditugu. Alaine iturria

  • Matematikak pentsarazten dit. Horri esker, nire burua garatu eta helburu berriak sortzen zaizkit. Gorka Eguinoa

  • Goizero matematikak ditut buruan. Erlojua begiratzen dut eta klasera joateko zenbat denbora geratzen zaidan kalkulatzen dut. Horregatik, nire bizitzan matematika oso garrantzitsua da, klasera berandu ailegatzea galarazten didalako. Josu Irisarri

  • Matematikari esker ez ditugu bakarrik gure zalantzak argitzen; Egunero erbiltzen dugu, jakinmina pizten digu, gauza berriak lortzeko eta deskubritzeko, mundua eta gu geu garatzeko. Claudia Chocarro

  • Matematikak gustuko ditut nire buruarentzat desafio bat direlako eta etengabe zure jomugak gainditzera bultzatzen zaituztelako .Alvaro Olcoz

  • Matematika inguratzen gaituen guztia da; bista hutsez ez dugu horrelakorik antzematen baina gauza guztiaren atzeandago; adibidez, orain idazten ari naizen ordenagailu hau egiteko neurriak, kode matematikoak.... erabili dira. Arantxa Olivencia

  • Matematikak bizitzako gauza asko ulertarazten dizkit eta buruari buelta asko ematea egiten dit. Matematiketan nire sentimenduak eta ideiak azaltzen ditut

  • Matematika dira gustuko dudan ikasgaietako bat, egunero lortzen dute nire jakinmina piztea eta problema edo ariketa atera arte jolasten aritzea. Jaione Elorz.
  • Matematikak bizitzaren soluzio asko argitzeko erabili dezakegun mundu ireki,entretenigarri eta dibertigarria da.Matematikekin jolastuz ere ikasten da. Eider Martinez