EGIN APUSTU ZURE BURUARI (XIII)

external image haciendo-el-pino.jpg
Ai! Soinketako irakasleak jakingo balu! Zenbat kozkorreko hartu ote nituen buruan ditxosozko pinoa egiten ikasi behar nuelako! Hormaren ondoan jarri, eskua lurrera eraman (bota?), hankei indar pixka bat egin eta aita izaten zen hankei hormaraino bultza egiten ziena. Segundu batez (bi segundu?) gorputza xuxen-xuxen (gutxi gorabehera) mantendu eta besoek huts egiten zidaten. Eta badakizue, besoek huts egiten duenean, buruak... bai, buruak lurraren kontra egiten du talka. Eskerrak burugogor sortu gintuzten! Borondatea + beldurra = kaka zaharra!

Orduan erabaki nuen, ez nuela mundua hankaz gora ikusteko inongo interes berezirik. Nahiko hankaz gora badago lehen ere...

Hori dena gaurko problemari heltzeko pista txiki bat da (batez ere marrazkia; aurreko asteko problema zintzilik gelditu da eta balantza orekatzeko gaur pista hori opari).

TIZAREKIN JOLASEAN

Gaur ikasleek barre egin didate. "Umeak galtza zuriak belztuta joaten dira etxera, helduok (zu! esan nahi zidan) galtza beltzak zurituta ibiltzen zarete!" bota du zapla ikasleak. Ikasleek barre egin didate (edo egin diote ikaskidearen ateraldiari) eta nik ere barre egin diot... ateraldiari... bai, neure buruari ere bai. Tiza kontua da; tiza da kontua. Eskuak tizaz zikindu, eskuak poltsikora eraman (aurpegira eramaten ditudanean... imajina dezakezue aurpegiaren itxura...)... Eta ni irakaskuntza lanbide garbia zelakoan!

Ikasleari zerbait erantzun behar niola eta joko-problema hauxe proposatu diet. Zortzi ikasle hartu eta bizkarrean zenbaki bat marraztu diot bakoitzari. Zortzi ikasle horiekin bi talde egin ditut, alde batean 1,2,3 eta 4 zenbakidun ikasleak kokatu ditut eta bestaldean 5,7,8 eta 9 zenbakidunak. Garbi dago lehenengo taldeko zenbakien baturaren emaitza 10 dela eta bigarren taldeko zenbakien batura 29. Bi talde berri sortu behar zituztela esan diet. Baldintza bi taldeetako zenbakien batura berdina izatea. Ikasle batek berehala galdetu dit, "baina, Irati, 5 zenbakiak ez luke 6 izan behar?". Eta ezetz erantzun diot, zenbakiak ongi daudela; zenbakiei modu egokian begiratzen asmatu behar dutela. Galdera horixe da, ea ikasleak nola taldekatu behar ditugun bi taldeetako zenbakien batura berdina izan dadin.

Ah! Eta ez ahaztu goiko irudia! Badakizue, irudi batek mila hitzek baino...

(Aurreko asteko problemari pista txiki bat jarriko diot bihar goizean)



´╗┐´╗┐ARIKETAREN SOLUZIOA:
´╗┐Lehenik, 1, 2, 3, 4, 5, 7, 8, 9 zenbakiak bi multzoetan banandu eta gero bi multzo horien zenbakien arteko batura berdin ateratzea ezin dela izan ikusi behar da. Zenbaki guztien batura 39 da eta zenbaki hori bi multzoetan banatzean ezin da bi zenbaki berdin atera baizik eta komadun zenbaki bat ateratzen da.Beraz, ariketan esaten den bezala, beste modu batez ikusi behar dira zenbakiak. Kasu honetan 6 bat falta zaigu eta 9-ari buelta ematen badiogu 6 bihurtzen da.Horain zenbaki hauekin (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8) bai aterako da.
ADIBIDEZ:
Talde bat zenbaki hauek eduki dezake: 1, 2, 7 eta 8 - 1 + 2 + 7 + 8 = 18Eta beste taldea hau izan daiteke: 3, 4, 5 eta 6 - 3 + 4 + 5 + 6 = 18EMAITZA BERDINA DA!!!
Josu Irisarri