Gelako lanean bururatzen zaizkigun galderak dira, galdera bitxiak. Aztergai izaten ditugun problemen harira sortzen zaizkigunak. Noski, galderek sortzen diguten jakin-mina ase egin behar da eta horixe gure lana, galdera bitxiei erantzuna ematea!



2011-2-9 : taldeka triangeluen ebazpena lantzeko problemak egiten aritu gara. Eta hauxe talde batean sortu den hizketaldia: hegazkina, hegazkinak hartzen duen altuera, 2000 m, hori gutxi da, 2000 km, zoratu egin al zara!, Everesten parean... Korapilo hori guztia askatzeko Miguelek hartu du galderari erantzuna emateko ardura. Zenbateko altuera hartzen dute hegazkinek? Zenbateko altueran ibiltzen dira hegazkinak?

OIN 1 = 0'3048 metro
Bi hegazkin komertzial mota daude: turbohelizekoak eta errekziozkoak. JET hegazkinak edo erreakziozko hegazkinak, 30.000 oin (9.144 metro) baino gehiagoko altueren inguruan mugitzen dira hobe, presio atmosferikoa txikiagoa delako eta haize hotzeko korronteak direla medio; haize hotza, beroa baino arinagoa baita.

ATC-ak (Aeronautikaren Trafikoaren Reglamentuak) zehazten duen altuera maximoa FL450-eko da: 45.000 oin (13.716 metro). Altuera hau pasa egiten bada, ejertzitoak kontrolatzen duen protokoloak automatikoki jarraitzen dio.

Hegaldi Trans-Atlantikoetan, FL450-eko altura (45.000 oin) igaro daiteke, baina lehenago abisatu behar da, istripurik ez izateko.

Honetaz aparte, badaude hegazkin espezial batzuk zeinek 70.000 oinetan (21.336 metro) heganegiten duten; hala nola Blackbird SR-71, Bristol 188 edo Concord.
Concord
Concord
Bristol 188
Bristol 188
SR-71 Blackbird
SR-71 Blackbird











Miguel Garrote

Oso argazki politak garrote! eta oso interesgarria lana :) Claudia Chocarro

Arrazoi osoa duzu Claudia, lan bikaina egin du Miguelek, baina, mezutxo bat iritsi zaigu wikira eta... erantzunen bat eman beharko diogu... ea nork heltzen dion erronkari! Hauxe mezuak dioena...

"Irati, galdera bitxi bat sortu zait wikian nenbilela. Hemen jarri behar nuen? Hegazkinak eta trigonometria... ziur aire hartzerakoan egiten duen angelua ere kalkula dezakegula trigonometria apur batekin. Adibidez isatsetik lurrera eta muturretik lurrera dagoen distantzia jakinez gero... Hegazkina neurtzen badugu... Tira, beste batean agian. Zera jartzen du testuan: aire hotzak gutxi pisatzen duela, beroak baino gutxiago. Airea gasa da, eta gasek hau betetzen dute: PV=nRT. T, tenperatura, igotzean; presio eta bolumena konstante mantenduko badira; n, (molak eta, beraz,) masa, txikitu egingo da. Ezta? Ez da aire beroa hotza baino arinagoa? Interesgarria egiten duzuena! Eutsi horri.


Leire Alonso"

- Aupa! ez dut oso ondo ulertu zer esa nahi izan duzun baina nire ustez ere, aire beroa hotza baino gutxiago pisatzen du, bestala zergaitik aire beroa da zerurantz igotzen duena eta ez hotzaa? logikoa da aire beroa gutxiago pisatzea eta honela erantzuten diogu ere aire beroa eta ez hotza gora igotzearen galderari. Baino hau bakarrik nik pentsatzen dudana da, nik uste dudana.Agian ez dut arrazoirik :) Eider Martinez

-Udan, beroa egiten duenean, lurrazala berotzen da eta honekin batera gertu dagoen airea ere bai. Aire beroa gora igotzen da, hotza baino dentsitate txikiagoa daukalako. Gora igotzen den heinean, hoztuz dihoa eta hodeiak sortzen dira hezetasunaren kondentsazioarengatik. Hodeia hozterakoan, izotz kristalak sortzen dira goikaldean -20 ºC -ko temperatura daukagulako eta behean ur tantak.
Hau da aurkitu dudana baino bertan azaltzen du tximisten sorrera :) Eider Martinez