Nor izan zen?

Johann Carl Friedrich Gauss, matematiken printzea ere deitua (Brunswick, 1777ko apirilaren 30 - Göttingen, 1855eko otsailaren 23) matematikari, astronomo eta fisikari alemaniar bat izan zen, historiako matematikaririk handienetzat jota dagoena zientzia honi egindako ekarpenegatik.

Pasadizoa

Honako pasadizoa ezaguna da: Gaussek 10 urte zituela eskolako maixuak lehen ehun zenbaki naturalak zenbatzeko agindu zieten. Maixuak minutu batzuetako lasaitasuna nahi zuen, baina segundo gutxiren buruan Gaussek eskua haltxa eta emaitza lortu zuela esan zuen: lehen ehun zenbaki naturalen batura 5.050 da. Nola lortu zuen? Bi zenbaki ekidistanteen batura konstantea zela ohartu zen:
1 , 2 , 3 , 4 . . . . . . . . . 97 , 98 , 99 , 100
1+100 = 2+99 = 3+98 = 4+97 = ..... = 101
100 zenbakirekin 50 pare, eta orduan emaitza honako izango litzateke:
101· 50 = 5050
Gaussek, lehen eta azken terminoa ezaguna den progresio aritmetiko baten n terminoen batura ematen zuen formula atera zuen:
S_{n} = frac{(a_{1} + a_{n})  n}{2}
S_{n} = frac{(a_{1} + a_{n}) n}{2}

non a1 lehen terminoa den, an azkena eta n progresioko termino kopurua.

Lorpenak

Aljebraren Oinarrizko Teorema frogatzen lehena izan zen. 1801ean Zeres asteroidearen orbita aurrikusi zuen erro kuadratuei esker. 1809an Göttingengo obserbatorioko zuzendari izendatua izan zen. 1831ean Wilhelm Weber fisikoarekin bat egiten du eta sei hilbatetean Kirchhoffen Legeei buruz ikerketak egin zituzten, magnetismori buruzko argitalpenak eta oinarrizko telegrafo elektriko bat eraiki zuten.

Hortaz gainera, Gaussek hainbat lege eta teorema asmatu zituen kimika, fisika eta matematika arloetan; hala nola, karga zuzenen legea, eta sistema mailakatuen teorema.

Argitaratutako liburuak

  • 1801eanDisquisitiones Aritmeticae liburua argitaratu zuen, Zenbakien Teoriari sei atal eskainiz eta matematiketako adar honi estruktura sistematizatu bat emanez.
  • 1809anTheoria motus corporum coelestium in sectionibus conicis Solem ambientium argitaratzen du, planeta baten orbita nola kalkulatu azaltzen duena. Ekuazio diferentzialei eta sekzio konikoei buruz sakontzen du.
  • 1823anTheoria combinationis observationum erroribus minimis obnoxiae argitaratzen du, estadistikari buruz zioana.
  • 1828ko Disquisitiones generales circa superficies curva lana geometria diferentzialaren eremuko garrantzitsuena izan zen.

Asier Arizala