ZIENTZIAREN JAKIN-MINEZ

Zientzaren jakin-minez izeneko artikuluaren gaineko gogeta egitea gustaatuko litzaidake. Hasteko, nire ustez testuko hiru ideia garratzitsuenak direnak aipatuko ditut:

- "Ezinezkoa da gutako orok tresna horien (teknologia berriaren) atzean dagoen zientzia edo teknologia behar bezala ulertzea (...). Baina zientziari eta teknologiari buruzko jakinduria minimoa ez izatea astakeria galanta da gure gizartean".

-"Hezkuntza sisteman zoritxarrez aldaketak gero eta ugariagoak dira, ikasketa-planak eta ereduak etengabe aldatuz doaz, eta hori ez da gizarterako mesede".

-"Batxillergoko ikasle askori zera entzungo diogu: filologia ikasi behar badut, zertarako zientzietako jakintzagai horiek? Edo alderantziz, fisikan graduatu nahi badut, zertarako filosofia eta antzekoak ikasi beharra? Esan beharrik ez dago, bai portaera bat, eta bai bestea guztiz okerrak direla, eta gaur zientziaren inguruko jakintza-maila handitu beharra azpimarratu nahi dut".

Jarraitzeko, gai honen inguruan daukadan iritzia azalduko dut:

Igorleak esaten duenaren gehiengoarekin ados nago. Izan ere, gure bizitzako arlo guztien inguruan jakintza maila ertain bat izatea garrantzitsua dela iruditzen zait. Garrantzitsua dela pentsatzen dut edozein gaiari buruzko zure iritzia azaldu ahal izateko, gai horren inguruko jakintzak izan behar dituzulako. Gainera, teknologia berriak ikastea funtsezkoa dela pentsatzen dut, teknologia berriak gure bizitzako esparru gehienetan erabiltzen direlako. Esate baterako, lan bat egiteko internet erabiltzean, ontzi-garbigailua erabiltzean... Hala ere ez nago ados Marian Iriartek esaten duen gauza batekin. Ongi irudutzen zait gai guztien inguruan jakintza bat izatea. Baina, nire ustez, arlo batzuetan gehiegi sakontzen da. Adibidez, nahiz eta zientzietakoak gaztelera ikasi behar duten, sintaxia lantzealantzea ez da oso garrantzitsua, eta sintaxia gaur egun asko lantzen dela uste dut. Horretaz gain, beste guztiarekin ados nagoela esango dut.

Gorka Eguinoa

Artikuluaren egilea: Marian Iriarte.


Testu honetan, Marian Iriartek dioena zera da: gaur egungo bizitzari aurre egin ahal izateko arlo guztietako gutxieneko jakintza batzuk izan behar ditugula, gero bakoitzak bere arloari buruz geihago jakin arren.
Ados nago Marianek dioenarekin, uste dudalako gaur egungo gizarte honetan nozio basiko horiek barik oso mugaturik egongo ginatekeela. Hala ere, uste dut Gorkak arrazoi handia duela. Nik ulertzen dut zientziakoak gaztelania ematea, baina ez dut uste inoiz erabiliko ez ditugun gauzak irakastea guztiz beharrezkoa denik.

ARANTXA OLIVENCIA