Begiak zabaltzea nahikoa... matematikak komunikabideetan ere pisua baduela ohartzeko. Egunkari eta aldizkarietan aurkitzen ditugunak (hausnarketa eta guzti!) hementxe argitaratuko ditugu. Ea ba, begiak azti izaten ditugun!


----------------------------------------------------------------------

2011ko otsailaren 12an "El Diario Vasco"-k argitaratutako elkarrizketa.

==

P1240453.JPG

==

Daniel Sanchez-Portal fisikari ikertzailea da elkarrizketatua; Daniel "Centro de Física de Materiales CSIC-UPV"-ko eta "Donostia International Physics Center"-ko kidea da. Elkarrizketaren goiburuak erakarri digu arreta (IKERTZAILEA ASEKAITZA DA, BETI SORTZEN DITU GALDERA BERRIAK) eta gogotsu heldu diogu elkarrizketaren nondik norakoari; hauetxek zer pentsatua eman diguten Danielen esaldiak:

-"Fisikaz eta Kimikaz ezer jakin gabe, oso zaila da XXI.mendea ulertzea. Beharrezkoa da oinarrizko hezkuntza zientifikoa". (Irati)














2011ko otsailaren 13an "Berrian" argitaratutako elkarrizketa.



P1240454.JPG

Maria Jesus Esteban da elkarrizketatua. Matematikaria da Maria Jesus, Parisen egin zuen doktorego tesia, deribatu partzialetako ekuazioei buruzko hainbat problemaren inguruan. Hala dio berari egingiko elkarrizketaren goiburuak: MATEMATIKA LEKU GUZTIETAN DAGO, ETA, ALDI BEREAN, EZ DAGO INON. Guk elkarrizketa osorik irakurri dugu eta hauxe azpimarratu nahi izan duguna:

- Oro har, eta mundu osoan, ikerkuntza programetan nanoteknologia, osasungintza eta antzekoak hartzen dira aintzat, eta, normalean, horrelakoetan matematika egoten da; baina, matematika, arlo berezi bezala, ez da inoiz agertzen, eta guk uste dugu agertu behar duela. (Irati)

-Bitxiena iruditu zaidana izan da esaten duela matematika hizkuntza bat dela. ESALDIA: Euskaraz bizi bazara, zergatik ez egin euskaraz matematika, literatura, historia edo beste edozein arloren inguruan aritzen zarenean? (Eider Irigoien)

-Matematika uste baino toki gehiagotan erabiltzen da; matematikari askok energia enpresetan lan egiten dute, edo bankuetan, irakaskuntzan, farmazia industrian... Argi dago matematika ikasiz gero, arlo desberdinetan aritzeko aukera dagoela. (Amaia)
















2011ko otsailaren 27an "El Semanal" aldizkarian argitaratutako artikulua.

=

P1240451.JPG

=

"Bizitza matematika da". Berriki Matematika formulak erabiliz, hiru dimentsiotako irudiak sortu dituzte. Hauxe artikulutik bitxien suertatu zaiguna:

- (x*x + y*y + z*z)^2 = x*x + y*y hori da sagar baten formaren formula. (Irati)

- Bitixen suertatu zaidana, XVIII. mendean iadanik Fermat eta Deskartes matematikariek antzeko zerbait egin zutela; ekuazioen bidez forma geometrikoak interpretatu, koordnatuen (x,y,z) sistemaren bitartez. (Claudia)

-Gero eta argiago dago mundua eta matematika erabat lotuta daudela. Bitixena da zientzia beti hazten doala, hau da,esate baterako Pitagorasek hasitako lanak beste pertsona batzuk jarraitu dituztela, sistemen bidez objetuak sortzeko. (Gorka)