==


external image infinito-eternidad-simbolo.jpg

==

Ibaik amari galdetu zion mendian aurrera zihoazela:
"Ama! Infinitu kilometro egin ditugu". "Zenbat da infinitu, Ibai?" Esan zion amak. "Kilometro asko egin ditugu, infinitu asko da!" erantzun zion Ibaik. Bost urte ditu mutikoak. Zerbait badaki infinituaz, zerbait susmatzen du.
Horixe da ikasleei ematen diegun erantzuna: infinitu asko da. Baina, hortxe bukatzen al da erantzuna? Infinitu asko da. Baina infinitu asko bakarrik da?
Gaur Edurnek atera du gaia ikasgelan logaritmoekin ariketak egiten ari ginen bitartean. Irati, zer da infinitua? Aitarekin eztabaidan aritu omen da etxean. Eta eztabaida hona zabaltzea otu zait. Edurnek bere iritzia idatziko du eta Benjaminek (Edurneren aitak) berea. Esan beharrik ez dago; eztabaida zabalik geldituko da. Eman lasai zure iritzia; galdera oso sinplea da: zer da infinitua? Erantzuna... zure esku!


Kaixo! ba beno asko estabaidatu eta gero hau da Benjaminek iritzia infinituari buruz:

- Ez dut infinitua ulertzen, nik uste dudana da zerbait erraldoia dela, hain handia, gure burua ezin dezakeela hori ulertu eta horri infinitu deitzen zaiola, beste edozein moduz deitu genezaiokeen bezala. Dena den, nik uste dut DENA momentu batean bukatzen dela, nahiz eta non eta noiz imaginatzeko ere gai ez garen. Nire ustez infinituan bakarrik sinistu dezakegu fedearekin, modu erlijioso baten bidez.

Orain, nik (Edurne) daukadan iritzia:

- Ni infinituan sinesten dut, nire ustez badaude inoiz bukatzen ez diren gauzak, adibidez zenbakiak. Egia da gure buruak ezin dezakeela hori ulertu, nirea gutxienez, baina non bukatzen dira bestela zenbakiak? beti bilatu dezakegu beste bat baino handiagoa den zenbaki bat, ezin da infinitutik atera, leku guztietan aurki dezakegu infinitua, eta edozein zenbaki da infinitu.
Dena den, nik, zu esaten duzuna sinistuko dut Irati jajaja.