Edurne IpiƱa: oso bideo interesgarri eta polita iruditzen zait, pentsarazten nau...(:
Irati Goikoetxea: naturaren bitxikeriak... edo matematikarenak? Naturari pusketa ttiki bat lapurtzen diogu arbeleko matematika-azalpen bakoitzeko.
Jon Arrizibita: biologia eta matematika eskutik hartuta daudela ikusi dut bideo honetan. Matematikaren oinarria orduan izaki izidunak eta ez-bizidunak direla esan daiteke.
Jaione Elorz: Natura ulertu eta azaltzeko matematika erabiltzen dugu, zenbakien bidez saiatzen gara gauza guztiei erlazio logiko bat ematen.
Julen Uriz: Bideo honetan natura eta geometria erlazionatzen direla ikusi dut.
Julen Zapata: Oso interesgarria bideoa, gainera izaki bizidunen ezaugarri askok naturarekin zerikusia dutela konturatu naiz.
Gorka Eguinoa: Bideoan ikus daitekeen bezala, bizitzako gauza gehienak matematikarekin lotuta daude, horien artean, natura.
Eider Martinez: Bideoa polita iruditu zait, matematikaren eta naturaren arteko erlazioa azaltzen duelako forma interesgarrian.
Josu Irisarri: Inguruan daukaguna nolabaiteko lege matematikoa erakusten du, askotan geometriarekin erlazionatuta.
Alvaro Olcoz: Bideo honek matematika gure azterketetan ez dela mugatzen erakusten du, naturaren oinarri dela.
Eider Irigoien: Inspirazio eta motibaziozko bideo zoragarria da. Ikaragarria da matematikarekin ikusi eta erlazionatu ahal ditugun gauzak!
Asier Arizala: Bideo honek natur zientziak eta matematika guk uste bezain aldenduta ez daudela erakusten digu. Edonon aplika daitekeen zientzia da matematika.
Amaia Navarro: Matematikak, batzuetan hain korapilatsuak izanda ere, naturan eta gure inguruan dauden gauza guztien atalik oinarrizkoena eta ulergarriena azaltzen dituzte. Haien beharra daukagu gure mundu honen bitxikeri amaigabeen artean ez galtzeko.
Claudia Chocarro: Hau bai bideo bitxia, ez dut inoiz parekorik ikusi. Naturaren bitixikeria txikienak matematikarekin erlazionatzeko modua gustatu egin zait, eta musika aproposa eta polita.
Arantxa olivencia: Bideo hau ikusita pentsa dezakegu matematikaren sorrera naturarekin oso lotuta dagoela, hau da gizakiak inguratzen zuen guztia modu espezifiko batean azaltzeko nahiarekin sortutako zientzia izan zela.