π Zenbakia

π zenbakia zenbakirik ezagutuena eta famatuena da. Bere garapen dezimala honela hasten da:
3,1415926535 8979323846 2643383279 5028841971 6939937510...
Hala ere, fisikako eta matematikako problema gehienetan 3,14 edo 3,1416 laburdurak erabiltzen dira.


external image 691px-Pi-CM.svg.png

Pimania


π zenbakia berezia da , xelebrea. π-rekiko fanatismoa "pimania"-ren sortzea bultzatu zuen. π zenbakiaren inguruan, objektu asko daude:Kamisetak, edalontziak, erlojuak...


external image pi_mug-p1688327583282923372ln8n_400.jpg

Arraroa iruditu arren, π- ren eguna ere badago. Martxoaren 14an ospatzen da eta egun hori hautatu zen π-ren dezimalekin bat egiten duelako: 3/14 edo 3-14.

external image PiDay.jpg


π-rekiko olerkiak ere existitzen dira; famatuena Poloniako emakume batena da. Hauetako batzuk, olerkiaren hitzak erabiltzen dira π zenbakiaren dezimalak gogoratzeko, hitz bakoitzaren hizki kopurua zenbatuz gero... 3 1 4 1 5...:
"Sol y Luna y Mundo proclaman al Eterno autor del cosmos."

π zenbakia zineman ere agertu da, filmerik garrantzitsuenak π (Pi) eta Contact izan dira.
π-k artearekin ere harremana izan du, Pariseko frisu batean π zenbakiaren 600 dezimal daude. Toronton eta Danbouryn ere π-rekin erlazionatutako eraikinak daude. Azkeneko hau, π zenbaki baten eskultura handia da.


external image pi.jpg external image Barbara_Grygutis_Pi_Plaza_2edited.jpg


Alvaro Olcoz