GRIGORI PERELMAN MATEMATIKARIA

Kaixo!
Perelman matematikariari buruz zer edo zer kontatuko dizuet ados?
Gizon hau San Petersburgos-en bizi da eta berak matematikako soluziorik gabeko problemarik garrantzitsuena ebaztea lortu zuen. Problema honek Poincaré-ren konjetura du izena eta bere konprobazioa ikusi eta gero, konjetura izateari utzi eta teorema bat izatera pasatu zen. Honek dioenaren arabera, esfera tridimensionala, biribil edo lazo guztiak puntu batean deformatu daitekeen barietate tridimensional trinko bakarra da. Azken hau ulertzeko zaila da... ikus dezakegun bezala...
external image P1S2all.jpg
Poincaré-ren konjetura mende bat egon zen soluziorik gabe eta bere ebazpena, milurteko zazpi problemetako bat bezala hartu zuten.external image 1.jpg
Perelman matematikariak 2002an esan zuen ebatzi zuela internet bidez. 2006ko ekainaren 5ean, Zhu Xiping eta Cao Huaidong matematikari txinatarrek bere erakuspen osoa erakutsi zuten, Perelmanen lanetan oinarritutak, baina matematikako komuntatearen zatirik handienak plageotzat hartu zuen. Txinako Zientzietako akademiak esan zuen, matematikari txinatarren alde, Perelmanek ez zuela zehazki azaldu nola ebatzi problema.
Azkenean, Perelmanen lana aintzat hartu zen eta Fields domina eman nahi izan zioten, matematikako Nobel saria bezalakoa dena, 2006eko abuztuan, baina errusiarrak ez zuen onartu. Berak dioenez, ez du matematikako munduaren maskota bat izan nahi.
Nire ustez, gizonezko hau oso azkarra da, eta nahiz eta nik ziur asko saria onartuko nukeen, oso ondo iruditzen zait gizon honen erabakia, horrela erakusten du matematikak dirua baino gehiago maite dituela, horrelakoak izan beharko lirateke munduko matematikaririk garrantzitsu eta azkarrenak.
Artikulu hau niri bezain interesgarria iruditzea espero dut.
EDURNE IPIÑA